XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Abesten ariko bazina bezala baina abestera iritsi gabe.
Tonua igo, jaitsi...
Nahi duzuna egin dezakezu testuari errespetu guztia galduz.
Tonu
Izenak adierazten duen bezala tonu monotonoa erabil ezazu, beti berdina, inongo aldaketarik gabe.
Tonu
Zure ustez irakurri behar litzatekeen bezala irakur ezazu.
Ahalik eta espresibitaterik handiena emanez.
Bestalde, ipuinetako pertsonaiek ez dute beti zure ahotsarekin hitz egin beharrik:
Otsoak otso ahotsarekin hitz egin dezake.
Antxumeak antxume ahotsarekin.
Gogoratu asko gustatu zaizun ipuinen bat eta hitz eginarazi pertsonaia bakoitzari berak edukiko lukeen ahotsarekin.
Entzun
Bigarren entzunaldi batean, entzun ahala joan zaitez irakurtzen.
Bide batez, kontalariak ematen dion entonazio, tono eta tinbre ezberdinetan arreta ipini.
Ondoren ozenki irakur ezazu ipuina, kontalaria imitatuz.
Entrena zaitez, gero kontalari on bat izateko.